HELBURUAK:
- Hauspeatze erreakzio bat behatzea.
- Kristalizazio prozesu bat aztertzea.
OINARRI
TEORIKOA:
Berun
nitrato aeta potasio ioduroa erreakzionaraztean uretan disolbaezina
den hauspeakin hori bat lortzen da, berun diioduroa PbI2.
Erreakzioa azkar gertatzen da eta ez dira kristalak eratzen.
Pb
(NO3)2
+ 2Kl ----- 2KNO3
+ PbI2
Berun
diioduroa duen disoluzioa berotuz gero solido horia guztiz
disolbatzen da. Ondoren disoluzioa hozten uzten badugu, giro
tenperatura lortzen duenean ioduroa solido eran agertzen da, baina
poliki gertatzen denez, kristal txikiak eratzen dira.
PROZEDURA:
- Hauspeakin ontzi batean 50 ml ur ipini, gehitu 1,65 g berun nitrato Pb (NO3)2 eta eragin disolbatu arte.
- Beste ontzi batean 50 ml ur ipini, gehitu 1,65 g potasio ioduro eta eragin disolbatu arte.
- Potasio ioduro disoluzioa gehitu berun nitrato disoluzioaren gainera. Hauspeakin hori bat lortuko duzu.
- Berotu metxeroan disoluzio garden bat lortu arte.
- Hozten utzi eta PbI2 kristalak agertzen direla ikusiko duzu. Argiak itzaltzen badituzu eta linterna batekin argitzen baduzu ikusgarriagoa da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina