2013(e)ko maiatzaren 15(a), asteazkena

BIOTEKNOLOGIA

Bioteknologia izaki bizidunetan oinarritzen den teknologia mota da.
Zientzia honek ikerketa zientifiko desberdinak egiten ditu, hona hemen gaiari buruzko lan sinple bat kontzeptua hobeto ulertzeko.

ZER DA BIOTEKNOLOGIA?


Pertsonentzat onuragarriak izan daitezkeen produktuak lortzeko izaki bizidunak edo haien zatiak erabiltzen dituen zientzia da bioteknologia.


BIOTEKNOLOGIAREN ERABILERAK:

-SUBSTANTZIA TERAPEUTIKOAK EGITEA:
Substantzia terapeutiko asko genetikoki aldatutako mikroorganismoetatik lortzen dira;izan ere pertsonentzat onuragarriak diren substantziak sortzeko aldatzen dira.

-ELIKAGAIAK LORTZEA:
Zenbait uztearen produktibitatea handitu daiteke eta izurriteei eta giro-baldintzei aurre egiteko gai diren landareak lortu daitezke.
Nutrizio ahalmena hobetzea lortu du.


-METAL ASTUNAK ELIMINATZEA:
Bioteknologiari esker erreakzio kimikoak erabiliz metal astunak eliminatzeko gai diren bakterioak sor daitezke.

-BIOERREMEDIAZIOA:
Bertan  zenbait onddo eta bakterio erabiltzen dira inguruneko substantzia kutsatzaileak  eliminatzeko.

-ENERGIA SORTZEA:
Gaur egun, hondakinetako, lohietako eta hondakin-uretako  hondakin organikoen hartziduraren  bidez gas metanoa lortzeko aukera dago.


INGENIERITZA GENETIKOA:

Ingenieritza genetikoa organismo baten ADNa aldatzean datza, eta helburu praktikoak lortzea du xede.
-Beste organismo batzuen geneen bidez genoma aldatuta  duen organismoari organismo transgeniko esaten zaio.
-Jatorri desberdineko ADNa artifizialki lotuz sintetizatzen den ADNari ADN errekonbinantea deritzo.
-Manipulatzeko tresnak:
1-Errestrikzio-Entzimak
2-Transferentzia–bektorea
3-ADN ligasak




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina