2013(e)ko maiatzaren 15(a), asteazkena

BIOTEKNOLOGIA

Bioteknologia izaki bizidunetan oinarritzen den teknologia mota da.
Zientzia honek ikerketa zientifiko desberdinak egiten ditu, hona hemen gaiari buruzko lan sinple bat kontzeptua hobeto ulertzeko.

ZER DA BIOTEKNOLOGIA?


Pertsonentzat onuragarriak izan daitezkeen produktuak lortzeko izaki bizidunak edo haien zatiak erabiltzen dituen zientzia da bioteknologia.


BIOTEKNOLOGIAREN ERABILERAK:

-SUBSTANTZIA TERAPEUTIKOAK EGITEA:
Substantzia terapeutiko asko genetikoki aldatutako mikroorganismoetatik lortzen dira;izan ere pertsonentzat onuragarriak diren substantziak sortzeko aldatzen dira.

-ELIKAGAIAK LORTZEA:
Zenbait uztearen produktibitatea handitu daiteke eta izurriteei eta giro-baldintzei aurre egiteko gai diren landareak lortu daitezke.
Nutrizio ahalmena hobetzea lortu du.


-METAL ASTUNAK ELIMINATZEA:
Bioteknologiari esker erreakzio kimikoak erabiliz metal astunak eliminatzeko gai diren bakterioak sor daitezke.

-BIOERREMEDIAZIOA:
Bertan  zenbait onddo eta bakterio erabiltzen dira inguruneko substantzia kutsatzaileak  eliminatzeko.

-ENERGIA SORTZEA:
Gaur egun, hondakinetako, lohietako eta hondakin-uretako  hondakin organikoen hartziduraren  bidez gas metanoa lortzeko aukera dago.


INGENIERITZA GENETIKOA:

Ingenieritza genetikoa organismo baten ADNa aldatzean datza, eta helburu praktikoak lortzea du xede.
-Beste organismo batzuen geneen bidez genoma aldatuta  duen organismoari organismo transgeniko esaten zaio.
-Jatorri desberdineko ADNa artifizialki lotuz sintetizatzen den ADNari ADN errekonbinantea deritzo.
-Manipulatzeko tresnak:
1-Errestrikzio-Entzimak
2-Transferentzia–bektorea
3-ADN ligasak




BESTE EKINTZAK

Baina institutuan, beste motatako ekintzak ere egiten genituen; hona hemen duela urte batzuetako bideo bat:


2013(e)ko maiatzaren 14(a), asteartea

MATERIALAK

HAUEK DIRA GUK ESPERIMENTUAK EGITEKO NORMALEAN ERABILTZEN DITUGUN MATERIALAK:
Hauspeakin ontziak










Erlenmeyerra
















Espatula








Hodiak

KAMALEOI BITXIA


MATERIALA:
  • Hauspeakin ontzia.
  • Erlenmeyer matrazea.
  • Potasio permanganatoa KMnO4.
  • Sodio hidroxidoa NaOH.
  • Azukrea.
  • Espatula.
  • Beirazko hagatxoa.

PROZEDURA:
  1. Hauspeakin ontzi batean 10 ml ur ipini eta gehitu permanganato apur bat ( espatularen zati lauan apurtxoa bat nahiko da IRAKASLEARI GALDETU ). Irabiatu ondo disolbatu arte.
  2. Erlenmeyerrean 200 ml ur ipini koilarakada bat azukre gehitu, irabiatu disolbatu arte.
  3. Ondoren erlenmeyerrera sodio hidroxio koilarakada bat ( 6 lenteja ) gehitu, irabiatu guztiz disolbatu arte.
  4. Amaitzeko perganmanato disoluzioa kontu handiz erlenmeyerrera isuri.
  5. Ikusi zer gertatzen den ( ADI EGON aldaketa oso azkar ematen baita ).


2013(e)ko maiatzaren 13(a), astelehena

URREZKO EURIA



HELBURUAK:
  • Hauspeatze erreakzio bat behatzea.
  • Kristalizazio prozesu bat aztertzea.

OINARRI TEORIKOA:
Berun nitrato aeta potasio ioduroa erreakzionaraztean uretan disolbaezina den hauspeakin hori bat lortzen da, berun diioduroa PbI2. Erreakzioa azkar gertatzen da eta ez dira kristalak eratzen.
Pb (NO3)2 + 2Kl ----- 2KNO3 + PbI2
Berun diioduroa duen disoluzioa berotuz gero solido horia guztiz disolbatzen da. Ondoren disoluzioa hozten uzten badugu, giro tenperatura lortzen duenean ioduroa solido eran agertzen da, baina poliki gertatzen denez, kristal txikiak eratzen dira.

PROZEDURA:
  1. Hauspeakin ontzi batean 50 ml ur ipini, gehitu 1,65 g berun nitrato Pb (NO3)2 eta eragin disolbatu arte.
  2. Beste ontzi batean 50 ml ur ipini, gehitu 1,65 g potasio ioduro eta eragin disolbatu arte.
  3. Potasio ioduro disoluzioa gehitu berun nitrato disoluzioaren gainera. Hauspeakin hori bat lortuko duzu.
  4. Berotu metxeroan disoluzio garden bat lortu arte.
  5. Hozten utzi eta PbI2 kristalak agertzen direla ikusiko duzu. Argiak itzaltzen badituzu eta linterna batekin argitzen baduzu ikusgarriagoa da.